Marquise-Thérèse de Gorla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marquise-Thérèse de Gorla

Bizitza
JaiotzaParis, 1633
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1668ko abenduaren 11 (34/35 urte)
Familia
Ezkontidea(k)René Berthelot
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria eta antzerki aktorea
Izengoitia(k)Mademoiselle Du Parc

Marquise-Thérèse de Gorla, aktore gisa Mademoiselle Du Parc izenarekin ezaguna (1633 – Paris, 1668ko abenduaren 11) frantziar aktore eta dantzaria izan zen. Molière-ren konpainiako izarretako bat izan zen eta sona handiko pertsona izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giacomo Gorla-ren alaba zen Lyon-en “zuzendari” zena 1635an.

Dantzari eta aktore lana egin zuen aktore talde bidaiari batean, Lyonen Molièreren konpainiako kide bihurtu aurretik.

1653ko otsailak 23an kide zuen zuen René Berthelot, ezinenez Du Parc edo Gros-René (‘René lodia’) aktorearekin ezkondu zen (zerbitzari paperak egiten zituena) eta antzerkirako “Mademoiselle Du Parc” ezizena hartu zuen.[1]

Miresle asko izan zituen -ek, besteak beste, Pierre Corneille-k poemak idatzi zituen eta, antza, bai bera bai bere anaia Thomas Corneille berarekin liluratuta zeuden.

Molière-ren taldearekin Parisera iristean, Marquise Du Parc-ek errege frantsesaren aurrean antzeztu zuen 1658ko urriaren 24an Louvren (Hippolytus paperean) eta publikoaren aurrean Petit Bourbon-en.

1659–1660 sasoian, Du Parc bikotea Marais antzokian aritu zen lanean. 1660ko pazkoa aldera itzuli ziren Molièreren konpainiara, non Marquise Du Parc zen antzezle eta dantzari izarra, paper garrantzitsuenak antzeztuz.[2]

Une batetik aurrera, Molière-ren taldea utzi eta “Hôtel de Bourgogne” antzokira joan zen lanera Jean Racine idazlearekin. Racine eta Molière-ren arteko eztabaida baten ondorioa izan zen.

Racine-k espreski berarentzat idatzi zuen Andromaque laneko paper nagusia.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ospe handienaren garaian hil zen. Pozoindua izan zela susmatu izan den arren, seguruena, abortoa izan zen (berezkoa edo gaizki egindakoa).

Pozoien afera gertatu zenean, La Voisinek Racine salatu zuen, Marquise de Gorla pozoindu izanaz, baina ez zen ikertu.[3]

Liburu eta zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marquise (1997) frantses filma berari buruz da.[4]

Sandra Gulland-en "The Shadow Queen" lanean agertzen da pertsonaia gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Prest, Julia. (2006). «"Molière: Les Fâcheux (review)".» French Studies: A Quarterly Review 60 (3): 393–394..
  2. John Powell (1995eko maiatza), "Pierre Beauchamps, Choreographer to Molière's Troupe du Roy," Music and Letters 76/2: 176-179 (168-186).
  3. Somerset, Anne (2003-10-12): The Affair of the Poisons: Murder, Infanticide, and Satanism at the Court of Louis XIV , St. Martin's Press ISBN 0-312-33017-0
  4. Marquise. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]