Vicente Ignacio Iturbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicente Ignacio Iturbe

Bizitza
JaiotzaSan Pedro de Ycuamandiyú, 1786
Herrialdea Paraguai
Heriotza1837ko maiatzaren 28a (50/51 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakParaguaiko kanpaina

Vicente Ignacio Iturbe Domínguez (San Pedro de Ycuamandiyú, 17861837ko maiatzaren 27a) paraguaitar borrokalaria izan zen.

Antonio Iturberen eta María del Carmen Domínguezen semea zen.

Paraguarí eta Tacuaríko guduetan esku-hartze nabarmena izan zuen Manuel Belgranoren espedizioaren aurka.

Bere anaia Juan Manuelekin batera espainiar gobernatzailea zen Bernardo de Velasco ikaratzeko arduraduna izan zen. Gainera, Paraguairen independentziaren albistea helarazi zion herriari:

« Paraguaitar herri maitea, Vicente Ignacio Iturbe nauzue eta berri onak dakarzkizuet. Gaur, 1811ko maiatzak 15, herri aske bihurtu gara. Ez dugu Espainiako Koroaren agindu gehiagorik jasoko ezta bidegabeko araurik beteko ere berriro. Gu bezalako pertsonek gobernatuak izango gara. Jada ez dugu metropoliaren estortsio gehiagorik jasango ezta kreolenganako bazterkeria gehiagorik ere kargu publikoen banaketan. Jada ez dugu zerbitzu militarra egiteko beharraren zama eraman beharko. Eta ekonomiaren bidegabeko murrizketei dagokienez, jada ez gaude behartuak gure produktuak portu zehatz batean lehorreratzera; hots, aukeratu ahal izango zein herrialderekin merkataritza egin. Mozkinak gure herrialdearentzat izango dira eta horrela hazi ahal izango gara. »

—Vicente Ignacio Iturbe


15 urtez gatibu egon ondoren, fusilatuta erail zuten 1837ko maiatzaren 27an, José Gaspar Rodríguez de Franciak hala aginduta.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]