Zezilia Brandenburgokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zezilia Brandenburgokoa
Bizitza
Jaiotza1405 (egutegi gregorianoa)
Heriotza1449ko urtarrilaren 4a (43/44 urte)
Hobiratze lekuaBrunswickeko katedrala
Familia
AitaFrederiko I.a Brandenburgokoa
AmaElisabet Bavariakoa (Brandenburgoko hauteslea)
Ezkontidea(k)William the Victorious, Duke of Brunswick-Lüneburg (en) Itzuli  (1423ko maiatzaren 30a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHohenzollern dinastia
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Zezilia Brandenburgokoa (14051449ko urtarrilaren 4a) Brandenburgoko printzesa izan zen jaiotzez eta Bruswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontzaz. Frederiko I.a Brandenburgokoa eta Elisabet Bavariakoaren alaba zen, ama Frederiko Bavaria-Landshutekoaren alaba. Zeziliaren anaiak izan ziren Brandenburogko printze-hautesle, lehenengo Frederiko II.a Brandenburgokoa eta, ondoren, Alberto III.a Akiles.

1423ko maiatzaren 30ean Gilen III.a Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu zen. Ezkontza Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak anatolatu zuen, bere ahizpa Magdalena Frederiko II.a Brunswick-Lüneburgekoarekin egin zuen bezala. Bi ezkontzak 1420ko martxoaren 3an ospatu ziren.

Ezkontzan Bodenteich gaztelua eskaini zioten Zeziliari, baina ezkondu ostean Wolfenbütteleko gaztelua eman zioten. Magno Saxe-Lauenburgekoa apezpikuak gaztelua eskatzen zuen, eta eskari hori ekiditeko Zeziliak bere koinatuari eman zion gaztelua 1432an. Henrike koinatuak lortu zuen apezpikuaren eskariari muzin egitea, baina, ondoren, Zezilia eta umeak gaztelutik bota zituen. Anaien artean gatazka piztu zen eta Brunswickeko dukerria bitan banatu zen: Henrikek Brunswick-Wolfenbütteleko printzerria jaso zuen eta Gilenek Calenbergeko printzerria

Bikoteak bi seme-alaba izan zituen. 1449ko urtarrilaren 4an hil zen.